Cobra + Trumbo

Back

Cobra + Trumbo

Harrobia Zuzen kontzertu programaren laugarren zita. COBRA (Bilbo, Rock / Metal / Stoner) www.myspace.com/marioncobrettirocksHitzetan zinema eta telesailen eragin garbia dela eta, kritikak "Thriller Rock" bezala izendatutako rock/metal talde hau, 2006an sortu zen David Gonzalez (Baxua - Berri Txarrak, TT L.T.) eta Josu Luengoren (Gitarra - Evirus69) eskutik. Handik gutxira Haritz Letek (Ahotsa - Kokein) eta Ekain Elorzak (Bateria - Dinero) osatu zuten taldea. "The Strong Arm Of The Rock" lehen diskoak, estatuko prentsan kritika on ugari jaso zituen eta hurrengo bi urteak berau aurkezten aritu ziren. 2011ren urte hasieran "Thriller!" (Kaiowas Records) bigarren diskoa kaleratu zuten. Energiaz beteriko hamar kanta non Black Sabbath edota Deep Purple talde klasikoen eta modernoagoak diren Clutch, Soundgarden, Metallica, Down edota Mastodonen eragina ikus daitekeen.TRUMBO (Gasteiz, Stoner / Rock)www.myspace.com/trumbotaldeaGasteizen sortua Dalton Trumbo idazlearen omenez, eskarmentu handiko talde berria dugu Trumbo. Urte bete baino ez zaigu joan taldea sortu zenetik, baina bere kideek badakite zer den musika munduan aritzea: Gorka (Kashbad taldean izandakoa), Eneko (Näut) eta Kanda (Neubat, Vice Presidentes, Sorkun...) osatzen dute proiektu berri honen bizkar hezurra. Desertua eta itsasoa, lurra eta zerua, leuna eta latza... Kontrasteetan mugitzen zaigu taldea bere musikan. Helmet, Dut edo Prong bezalako iturrietatik edaten dute. Taldearen izen bereko diskoa atera berri dute.