Back
COHEN + DELOREAK MENDIAN
Ostegun honetan, COHEN taldeak "Subconscious Mind" lehendabiziko diskoa aurkeztuko du Donostiako Doka Kafe Antzokian. Urnietakoek denbora behar izan dute behar bezala prestatu eta txukuntzeko, baina azkenean lortu dute. Hardcore doinuak jorratzen dituzte, ñabardura askorekin. Aurkezpen kontzertuaren ondoren, Madrilera joango dira Berri Txarrak taldearen gonbidatu gisa jotzera. www.myspace.com/cohenmusika