“DAKIGUNA ERAKUTSIKO DIZUGU”: ‘Bertso-sorkuntza automatikoa, posible ote?‘. Manex Agirrezabal.

Back

“DAKIGUNA ERAKUTSIKO DIZUGU”: ‘Bertso-sorkuntza automatikoa, posible ote?‘. Manex Agirrezabal.

Ekainean 42. Udako Ikastaroen harira ‘Dakiguna erakutsiko dizugu‘ hitzaldi-sorta antolatu genuen Bilbo, Baiona eta Iruñean. Orain udazkenerako, UEUk eta Donostiako Euskaraz Zerbitzuak elkarlanean, egitasmoari jarraipena emanez, hiru hitzaldi eskainiko ditugu Donostian: - Azaroaren 13an: ‘(Trans)feminismoa, abjekzioa, ezberdintasuna eta borroka ideologikoa‘. Ainhoa Güemes eta Idurre Eskisabel. - Azaroaren 20an: ‘Ba al dago euskal umorerik?‘. Uxoa Anduaga. - Azaroaren 27an: ‘Bertso-sorkuntza automatikoa, posible ote?‘. Manex Agirrezabal. Hitzaldien ostean solasalditxoa egongo da, mokautxo batekin lagundua. Hitzaldiok DOKA aretoan emango dira eta 19:00etan hasiko dira. Sarrera irekia eta doanekoa da, plazak aforoa bete arte.