Des-kontrol + Skakeitan

Back

Des-kontrol + Skakeitan

1996. urtean Arrasaten, 5 gazte elkartu ziren beraien bizimoduei beste zentzu bat emateko asmoz, honela beraien musika taldea sortuz: DES-KONTROL Taldea, Markel (kitarra), Oier (baxua), Osoron (kitarra), Peter (bateria) eta Aritz-ek (Ahotsa) osatu zuten. 70. Hamarkadako Punk-a, 80-90ko OI! zein Streetpunk-a ziren beraien influentzia nabarienak. gaur egun taldean berdinek jarraitzen dute Osoron izan ezik, honek taldea 2004. urtean utzi eta Oier jarri zen kitarra lanetan, baxua jotzen azken honen anaia Hodei jarri zelarik. Beraz aldaketak egon ziren taldean. Urte hauetan zehar hainbat lan kaleratu dituzte eta estatu espainiarrean zein atzerrian hainbat bildumatan parte hartu dute. Kontzertuei dagokionez, gehienak Euskal Herrian izan dira. Hala Espainian, Portugalen, Alemanian, Austrian, Frantzian eta U.S.A.n ere ibili dira jotzen. Diska berria kalertu dute “DUINTASUNEZ EUTSI!”. Diska honek azken 10 urte hauetako esperientzia guztia biltzen duelarik. Diskaren prestakuntza eta grabazioa egiteko, Alemanian eginiko azken biraren ondoren 2 kontzertu eskaeini zituzten Euskal Herrian eta ondoren jo gabe egon dira 4 hilabetez. Diska berriarekin batera eszenatokietara bueltatu dira