Deskontrol + Blaka
DES-KONTROL taldea, Markel (kitarra), Oier (baxua), Osoron (kitarra), Peter (bateria) eta Aritz-ek (Ahotsa) osatu zuten. 70. Hamarkadako Punk-a, 80-90ko OI! zein Streetpunk-a ziren beraien influentzia nabarienak. Gaur egun taldean berdinek jarraitzen dute Osoron eta Aritz izan ezik. Osoronek 2004. urtean utzi zuen taldea eta Oier jarri zen kitarra lanetan, baxua jotzen azken honen anaia Hodei jarri zelarik. Beranduago, 2008 . urtean ain zuzen ere, Aritz-ek taldea utzi zuen. Honekin batera Pepin, taldearen ondoan beti egon den pertsonaiak, abesti batzutan abeslari lanak egin ditu. Urte hauetan zehar hainbat lan kaleratu dituzte eta estatu espainiarrean zein atzerrian hainbat bildumatan parte hartu dute. Kontzertuei dagokionez, gehienak Euskal Herrian izan dira. Hala Espainian, Portugalen, Alemanian, Austrian, Frantzian eta U.S.A.n ere ibili dira jotzen.