DISKA AURKEZPENA: Harrika

Back

DISKA AURKEZPENA: Harrika

http://www.myspace.com/harrikataldea Harrika 2002. urte amaieran sortu genuen Trintxerpen (Gipuzkoa). 2003an kontzertuak ematen hasi eta 2004ko abuztuan Galtzarabordako "Estudio 77"-n gure lehenengo maketa grabatzea erabaki genuen. Honekin batera kontzertu asko jo eta 2006ko urte hasieran Aitor eta Iñigok taldea uztea erabaki ostean ahots eta bateriaren lekuak hutsik geratu ziren. Hilabete batzuk igarota Breo taldean sartu zen bateriaz arduratzeko, eta Etxaunek abeslariaren lekua hartzea erabaki genuen.Abesti berriak egin eta 2007ko apirilean Andoaingo Garate estudioetara joan ginen Haritz Harreguy teknikariarekin gure lehenengo diska grabatzeko. Urte bereko udan zenbait kontzertu eman eta gero, azkenean 2008ko otsailean "Itzaletan" izeneko gure lehenengo diskak argia ikusi zuen. 2009. urteko apirilean, ordu arte emandako kontzertuetan jendeak jartzen zuen aurpegia ikusita, Hemendik at! taldearen "Goazen" abestiaren bertsioa grabatzea erabaki genuen Iban Martínez (Bisai) teknikari moduan izanik. Aurten izan da gure bigarren diska grabatzeko momentua eta "Arrosarik gabeko arantzak" izeneko diska kaleratu berri dugu, Ugaoko "Geure gogoa"estudioetan Iñaki Espartzak grabatu eta ekoiztutako lana.