Back
DOKA KAFE ANTZOKIAren ATE ZABALTZEA
Datorren ostegun honetan, Urriak 24, Doka Kafe Antzokiak ateak zabalduko ditu berriz ere 6 urteko ibilbide baten ostean. Lan talde berri batek proiektu eta irudi berria aurkeztuko du irekia eta publikoa izango den ekitaldi batean. Bertan lagunak diren zenbait artistek hartuko dute parte ekitaldia borobiltzeko: Zuhaitz Gurrutxaga, Jon Martin, Oreka TX, Tristan Crowley, Giorgio Bassmatti eta Iker Lauroba. Honetaz gain, urdailak asetzeko mokaua egongo da. Doka Kafe Antzokian zer gertatzen ari den jakin nahi baduzu, hurbildu zaitez. Gonbidatua zaude noski!