Back
Donostiako Piraten II. Musika Lehiaketa FINALA
Trigger Travis + Jaw Donostiako Piraten 2. Musika Lehiaketaren bi finalerdiak egin ondoren, finalera pasako diren bi taldeak argitzeko ordua iritsi da. Gogoratu maiatzaren 15ean egin genuen lehen finalerdian MALO (Hernani), KRILIN (Donostia) eta YAW (Donostia) taldeek eskaini zutela beraien zuzenekoa. Maiatzaren 22an egin genuen bigarrenean, berriz, TRIGGER TRAVIS (Orereta), MANTISA (Zarautz) eta EMON (Bergara) taldeek parte hartu zuten. Oro har, finalerdien balorazioa ezin hobea da. Izan ere, bakoitzean 100 bat pertsona inguru hurbildu baitziren Donostiako Kafe Antzokira. Hortaz, erantzun ona! Orain ordea, finalera pasako diren bi taldeak zeintzuk diren esateko garaia da: TRIGGER TRAVIS eta YAW!!!