Ekilibristak

Back

Ekilibristak

Ekilibristak taldeak Donostiako Egia auzoan du sorrera, eta 2001 urteaz geroztik, musikari ematen dio duen denbora librea. Lehenengo kontzertua 2003an eskaini zuen Bilborocken. Ordutik, hainbat kontzertu eman ditu: Guardetxea, Atabal, Leize Gorria, MAD, Aretxabaleta (Korrika), Ordizia... Taldekideen gustuak ezberdinak izan arren (rock, heavy, folk, trash edo pop gay esate baterako), esan daiteke gaur egun rock musika besteen gainetik nagusitzen dela. Ekilibristak sei taldekidez osatuta dago, eta ahotsa, bateria, baxua, gitarrak, teklatua, tronpeta eta armonika dira besteak beste erabilitako instrumentuak. 2012 urteari begira, taldea kantu sorta berriarekin dator eta DOKAn emango dio urte berriari hasiera.