El mentón de Fogarty
Zuzeneko soinuari fidel izateko asmoarekin eta erregistro berrietan murgiltze asmoz, El Menton de Fogarty taldea "Venimos subidos en norias" disko berriarekin datorkigu. 12 abesti berri, 12 kantu non berezkoa duten epikotasuna, emozioa, letra zuzenak eta melodia freskuak azaleratzen dituzte. Rock musikan murgiltzen dira, aurreko lana baino sendoagoa da, osatuagoa konposizioari dagokionez. Diskoan dauden hitzak gorenean egon ondoren beherantz erortzeak dakarrena kontatzen dute, sentimenduen mundu goraberatsua, lurrean egonda jaiki beharra eta beti aurrera begiratzeko adorea izatearen inguruan mintzo dira bilbotar hauen abestiak. Azken finean gizakiok sentimenduz beterik gaude eta El Menton de Fogarty taldeko lagunek ondo adierazten dituzte gorabehera hauek bere lan berrian.