Elbereth + Dirty Shadow
Elbereth taldea orain dela 8 bat urte hasi zen Legazpiko 5 lagun elkartu zirenean. Hala ere ez da orain dela 3 urterarte egungo bostkotea elkartzen. Orduan izan zen taldeak izena mantentzeko baina bidea aldatzeko erabakia hartu zuenean. Orduztik abesti berriak ateratzen eta ahal duten lekuetan zuzenekoak ematen darabiltza (uzten dieten lekuetan noski ... je je). 2006 ko Urrain Irurtzungo Pikurock jaialdiko maketa lehiaketaren irabazle suertatu ziren, sari moduan Pikurock jaialdian jo zuten, KEROBIA, ETSAIAK, SU TA GAR eta BANDA BASSOTTI taldeekin batera. Dirty Shadow taldea Legazpiarra da, bertako betiko 5 lagunek osatua. Heavy klasikoa eta rock gogorraren eraginpean mugitzen dira. Bertsioekin hasi ziren eta pixkanaka abesti propioak egiten joan ziren Manderley izenarekin. Arkaitz abeslariak taldea utzi eta Yerkok hartu zuen bere lekua, 2006 ean Dirty Shadow izenarekin hasi zirelarik. www.myspace.com/elberethtaldea