EQUINOX FEST: WILHELM AND THE DANCING ANIMALS + BELIZE + BUFFALO
Sarrerak eskuragai HEMEN. VAN POPEL CLUB eta DOKAk aurkezten dute: EQUINOX FEST. WILHELM AND THE DANCING ANIMALS. Antigua & Barbuda taldeko bateria jolea zen Guillek bere musika ibilbidea aldatzea erabaki zuen eta Helen Agredari galdetu zion ea bere proiektu berrian parte hartu nahi al zuen: Wilhelm and the Dancing Animals. Laister, musikari eta lagun gehiago iritsi ziren: Kiko, Have, Iñigo eta Josh. Folk musikarekiko inklinazioak, naturarekiko sentsibilitateak eta munduarekiko duten ikuspegi kritikoak haien musika eta letren interesa haunditzen du eta aldi berean baikortasun naiz zorioneko mezua adieraztea posible zaie. BELIZE. Ezerezetik agertu zirela zirudien, Iruñeako eszena emankorrean nolabaiteko txinparta bat balira bezala. Belize deitzen da Pete Bombastic taldeko 2 kide ohiek osatzen duten proiektua. "Egos" deituriko haien lehen singlea estreinaldi oso arrakastatsua izan zuen. Uda-Udazken arteko trantsiziorako eginiko konplikazio gabeko melodia hauek pop-a ez dela hil gogora arazten digute. BUFFALO. Buffalo David Gorospek (baterian) Ander Ederrak (gitarran) eta Joanes Ederrak (baxuan) osaturiko musika talde bat da,orain dela urtebete inguru sorturikoa.Hasiera batean ondo pasatzeko jotzen hasi ginen, baina konturatzerako abestiak sortzen joan ziren. Gure asmoa abeslaria aurkitzea zen, baina segituan hirukote moduan genuen soinua gustatzen zitzaigulaz konturatu ginen. Horregatik, talde instrumental bezela aurrera egitea erabaki genuen. Nahiz eta musika estilo askotariko eragina duen talde bat izan (jazz, soul, rock...), jazz rocka egiten dugula esan daiteke.