Ezin Izan + Gaizkiñe
Ezin Izan taldeak 90. hamarkadaren hasieran abiatu zuen musika bidaia. Gurean, aitzindariak izan ziren Hardcore melodiko erako musika lantzen eta gerora, giro horretan sortu izan diren taldeen erreferente izan da. Diskografikoki, 93 urteko maketa, binilozko single bat eta iraupen luzeko "nora goaz?" diskoa utzi zuten erregistraturik. Tartean kontzertu ugari (Bad Brains, Snuff, Pennywise edo Kina bezalako taldeen ondoan) 2000. urtean desegin artean. 2006an ordea, Elkartasun Punkaldirako batu ziren, eta egun, eskuko behatzekin zenbatu daitezke taldearen emanaldiak. Gaizkiñe taldeak berriz, rock sutsu eta emo-corearen baitan kokatzen du bere musika. Emozioek gidatzen dute taldearen biziera, eta sentimenduek, toki berezia dute andoaindarren doinuetan. Gitarra politak, base erritmiko trinkoa eta berezko ukitua duen ahots urratua dira taldearen ezaugarriak. Kantu zerrendan, ibilbide osoari errepasoa emateaz gain, laster argitaratuko diren kantu berriak entzun ahalko ditugu emanaldi honetan.