From lost to the river + Krasis

Back

From lost to the river + Krasis

From lost to the river. Amurriotik dator funk-rock hirukote hau. Iazko ekainean kaleratu zuten beren lehen lana (HAZI) eta orain arte jasotako kriktikak ezinhobeak dira, besteak beste, aurtengo Arabako euskaldun talderik onenaren saria jaso dute. Musikalki, From Lost to the River nahasketa handi bat da. Azken emaitza rock modernua izan daiteke, funk, pop, grunge eta metalaren eraginak dituelarik. Musikaz gain, hitzak lantzeari garrantzi handia ematen diogu, hauetan egungo hainbat gauza salatzen ditugularik. Hala ere, batez ere zuzenean nabari tzen da taldearen erritmoaz betetako indarra, bateria eta baxuaren lotura, baxua eta kitarraren jokoak. KRASIS Urduñatik (Bizkaia) datorren rock talde bat da, Eriz Pérez (ahotsa ta kitarra), Jabi Palacios (Baxua) ta Kepa Calvo-k (Bateria) osatuta, musika munduan eskarmentu handiko hiru kide. “Krasis” hitzak “nahasketa, batasuna” esan nahi du grekeraz. Asmo horrekin hasi zen proiektu hau 2001. urtean: beren bizipen musikal ta emozional bertan jaurti ta nahastu Nirvana, Tool, Faith No More, Hendrix, Primus... bezalako taldeen influentziapean. 2005ean beraiek ekoiztutako "entra ya..." deituriko Kd-a argitaratu zuten. 2006.ren urtean “Villa de Bilbao” Pop-Rock lehiaketara gonbidatuak izan ziren. Gaur egun, beren bigarren lana prestatzen ari dira.