GARAMENDI
Kotxeko bidai luzeetan enztuten zituen Genesis, Pink Floyd edo bezalako taldeen cassetteek eta bere logela apaintzeko bere aitak eskegitzen zituen musika tresnek izan ziren Antonio Garamendiren (Bilbo, 1986) lehen influentzia musikalak. Hamabost urterekin bere lehen musika taldea osatzen du eta, Halle Cherry & TheRocksynosys edo Prime Avenue bezalako taldeetatik igaro ostean, Dynamo-ren txanda heltzen da. 2007ko hasieran sortua, laukoteak bost abestiko EPa grabatu eta XVII. Euskadi Gaztea Maketa Lehiaketako irabazle suertatzen dira. Gainera, Mondosonoro aldizkariak Euskal Herriko musika talde onentzat aukeratzen ditu eta Heineken Greenspace bezalako estatu mailako zenbait lehiaketetako finaletara heltzen dira. Hala ere, nahiz eta lehen diskoa begi-bistan eduki eta etorkizun handiko taldea izan, Mendik (horrela ezagutzen dute bere lagunek), bere ibilbide musikalean norabide aldaketa bat ematea eta bere lehenengo bakarkako lanean zentratzea erabakitzen du, Garamendi. Ideia, proba, maketa eta entsegu askoz betetako urte baten ondoren, Garamendi Donostiko Elkar estudioetan sartzen da bere lehenengo lana grabatzeko. Produkzio lanetan Mendi bera eta Kepa Junkeraren K lanagatik Grammy baten irabazle den Mikel F. Krutzaga aritzen dira. Karlos Aranzegi (bateria, Iván Ferreiro, Quique Gonzalez, Amaia Montero), Jaime Nieto (baxua, We Are Standard, PLV Havoc) eta Aitor Antruejo (gitarra elektriko eta akustikoak, Governors) bezalako musikari apartekin batera pop melodiak, rockaren bizitasuna eta konponketa sinfonikoak uztartzen dituen diskoa sortu zen, non letrek proiektuaren konposizio eta osaeran bizitako egoerak kontatzen dituzten. Gainera, Ivan Ferreirok diskoan parte hartzen du, No te va a costar abestian. Zuzeneko emanaldietara begira, taldea Bernat (bateria) eta Niki (baxua) osatzen dute, proiektuaren hasierako maketetan jadanik parte hartutakoak. Taldeak aurkezten duen single eta videoclipa pertsona guztion inperfekzio perketuaz hitz egiten duen Colores abestia da.