Back
GATILLAZO + RADIOCRIMEN
Sarrerak AGORTUAK. Evaristok duen karisma isladatzen duen pertsonaiarik ez dago estatu mailan. La Polla Records taldean izandako iraganaren ondoren, Aguraingo abeslariak Gatillazo taldearen liderra da orain. 2014ean hamar urte beteko dituen talde honek bost diska kaleratu ditu dagoeneko. Azken biek, “Sangre y mierda” (2011) eta “Siglo XXI” (2013), taldea kontsolidatu dute. Betiko Punk-a baina gutxi batzuek bakarrik sortu ditzaketen himnoak dituztelarik haien abestien artean. Madrilen orain dela gutxi izan duten "sold out"-aren ondoren, Gatillazo Doka-ra dator Urtarrilaren 18an. Radiocrimen bizkaitarrek irekiko dute gaua "Mátame" izeneko diska aurkeztuko dutelarik.