Back
Gaurko Hitzaren 3. urteurrena
Gaurko Hitzaren lagunak eta, batez ere, iaz zuen denbora eskuzabaltasunez eskaini zeniguten guztiak gurekin egotea eta ospatzea nahi genuke. Ekitaldian Anarik, Euzkitzek, Fastfatum Igor Calzadak, Harkaitz Canok, Iban Del Campok, Imanol Murua Uriak, Patxi Huarte Zaldieroak, Alaia Martinek eta Jon Martinek hartuko dute parte. Koldo Martinezek aurkezpen lanak egingo ditu. Amaitzean, solaserako aukera izango dugu, zizka-mizka batzuen laguntzaz (Kixkurreren kortesia). Etortzeko asmoa baduzue, eskertuko genuke baiezkoa ematea esteka honetan izen-abizenak emanez. Facebook-eko hitzordua ere badago, nor joango den ikusteko.