Hesian
Hesian Sakanan, Nafarroa, sorturiko punk rock talde bat da. Bandaren berezitasun nagusia bi ahots nagusi erabiltzea da, emakumearena eta gizonezkoarena. Letrek, gai sozial eta politiko zein pertsonalak jorratzen dituzte.Taldea 2006ean sortzen da bostkote gisa. Fran gitarra eta ahotsean, Xabi baxuan, Etxebe baterian, Amets ahotsean eta Erik gitarran. Urte bereko udan beren lehen abestia grabatzen dute, Maite dugu, Musikaz Sakana Indartuz bilduman jasotzeko.Urte amaieran, Euskal Herriak Autodeterminazioa, grabatzen dute, izen bereko kanpainarako sortua den kanta. Hau izango da abesti batean haizeak sartzen dituzten lehen aldia. Emaitzarekin pozik, iraunkorki haizeen sekzioa gehitzea erabakitzen dute. Ordutik aurrera Eneko Igotxo eta Buton helduko dira taldera. 2010eko udaberrian, beraien hirugarren lana kaleratzen dute: Borrokatu eta Irabazi (ikusi diskogarfia atala).http://hesian.weebly.com