Back
INDIE PARTY: VANPOPEL + Unax Noga + Dj La Fabrica de Colores
Ostegun honetan, urriak 11, VANPOPEL taldea eta UNAX NOGA bakarlaria zuzenean ariko dira Donostiako Doka Kafe Antzokian. Zuhaitz Gurrutxaga musikariak gidatzen duen Vanpopel bandak, egitasmo elektrikoa eta taldekide berriak aurkeztuko ditu. Unax Noga bakarlari bizkaitarrak, berriz, "From Oz To Home" lehen laneko kantuak eskainiko ditu. Gaua biribiltzeko, La Fabrica de Colores musika jartzaileak gaua girotuko du indie pop musikarekin.