INDIGO + CHARLIE ATKEY
CHARLIE ATKEY Charlie Atkey-ren influentzia ugariak dira baina bere inspirazio iturrien arteko garrantzitusenak The Shins, Bright Eyes, Arcade Fire edo Jeff Buckley direla esan daiteke. Eta noski, Stringedwood kolektiboko, eta bere lagunak diren, Luke Armstron eta Tristan Crowley. Bere abestien letrak bere ikaspen pertsonaletik sortzen dira gai unibertsalak direlarik. Kuraia, indezisio, amodio, amodioari diogun beldurraz, adiskidetasuna edo askatasunaren bilatzeari buruz hitzegiten duten letrak alegia. Letra hauek beti doaz 18 urtez jotzen ibili den kitarra akustikoaz jantziak. Estilo konplexu baina propioa du Charliek, akorde eta armoniko goxoez beteak. Bere instrumentuaren bidez soinu berriak bilatuz beti. Bere kanta errepertorioan Charliek konposizio berriak ditu "bizitza guztian" zehar jo dituen abestiez gain. INDIGO Iñigo Azpitarte, Harkaitz Bastarrika, Ander Zulaika eta Andoni Garciak osatzen dute Indigo talde zarauztarra. Blues-aren haien bisio partikularrak Tom Waits-ekin alderatzen da zuzenean Iñigoren presentzia eta ahots bereziari esker bereziki. http://stringedwood.org/ES/co/ES-site.html