JamminJam
Reggae musika, hip hop eta kaleko kulturari lotuak dauden ekintza ezberdinak proposatzen deuen festibala dugu:Arratsaldeko 7-tatik aurrera gaueko 5-ak arte: hitzaldiak, informazio guneak, street zinema proiekzioak, kontzertuak, sound systemak.19:00h Hitzaldia: Ganjazz: cannabis kontsumoaren inguruan dauden arazoak eztabaidatuko dira, cannabis elkarte sozialen izaera aztertuz batik bat. 20:00 Proiekzioak: Parafernaliak Reggae&Bikes aurkezten du, Fixion filma proiektatuz (Osaka-Japonen grabatuta) Street Zinema 2009 Festibalaren eskutik.21:00 Kontzertuak eta Sound Systemak: Little Roy Abeslari jamaikarrak reggae roots-a sortu zeneko garaian Coxsone Dodd (Studio 1), Prince Buster edota Lee Perry bezalako produktore handiekin lan egin zuen. Rastafari mugimenduaren ordezkari garbia, 70 hamarkadan ospe handiko kantak egin zituen: “Bongo Nyah”, "Prophecy" edo "Tribal War". Heartical Sound SystemaParisen sortu zen 1999 urtean. Europako Sound Systemen onenetariko bat, maila handieneko abeslari eta sound systemekin lan egin du. 2001ean Heartical Label bere diskaetxea eratu zuten Europan erreferentzi nagusi bihurtuz. Yanu Donostialdeko MC hau hip hop munduan hazi egin da. 10 urtez musikan murgilduta egon ondoren, bere lehen street albuma aurkezten du: AKA. The Billie Jeans 2007 urtean sortutako talde hau funk-aren inguruan mugitzen da, reggae, soul eta rock kutsua izanik, bere Billiyin soinu berezia lortu du. Bideojotak: Donostialdeko VJ hauek izango ditugu festan dizdira polit bat emateko: Rukula, Garrotx.Lo, Benali eta Vissual Assault.Revolutionary Brothers & King Konsul here they come again!!!