Joseba Irazoki + Saioa

Back

Joseba Irazoki + Saioa

"Pobre gara" Belardian taldearekin IRAZOKIk grabatzen duen lehen diskoa da, eta horrek aldaketa garrantzitsua ekartzen du aurreko lanarekiko, "Gizona zakur egin zen" (2005). Mikel Artiedak (baxua) eta Fernan Leitzak (bateria) osatzen dute Belardian; biak ala biak esperientzia luzeko musikariak dira, M-ak, Zaldibobo eta Tapia eta Leturia Band taldeetan aritutakoak baitira, besteak beste. Hirukote formatu finko horrekin soinu elektrikoa berreskuratu du Irazokik, eta AEBetako sustraidun musikaren (folk, rock, country…) eta euskal tradizioaren arteko zubi sendo eta propioa eraiki du. SAIOA Legorretako kantari gazte bat da. "Particular Land" da bere ibilbideari hasiera eman dion lana. Bertan sei abesti aurkezten ditu eta pop,folk eta country berriaren artean nahasketa bikaina egiten du. www.myspace.com/josebairazoki