Juglarea, Puta eta Eroa

Back

Juglarea, Puta eta Eroa

Zuzendaritza: Mariya Aneva Testua: Dario Fo Le petit théatre de pain Ikuskizun honetan, Dario Fo idazlearen hiru bakarkako hautatu dituzte: Juglarearen jaiotza, Puta bat eroetxean, Ertzoa eta herioa. Dekoratuan, euskarri erraldoi bat erabiliko dute oholtza gisa, bai istorioak batzeko, bai txotxongilo antzoki txiki bat moldatzeko. Dario Foren eskutik, umore satirikoa, antzerki herrikoia, bat-bateko harremana eta bufoiaren ikuspegia uztartuko ditu ikuskizunak. Pusken metaketa eta energia dira emankizunaren mamia. Jendea zirkulu heren batean kokatuko da, agertokitik ahalik eta hurbilen egon dadin. Hiru antzezlan horiek Italian 70eko urteetan zuten egoera islatzen dute.