Kerobia + Arima Sutan

Back

Kerobia + Arima Sutan

Taldea Kerobia Xabi Bandini-k (kitarra eta ahotsa), Mikel Zorrilla-k (bateria), Alberto Isaba-k (baxua), Mikel Isaba-k (teklak) eta Rubén Matilla-k (kitarra) osatzen dute. Iruñeko talde hau 2001 urteko azken hilabetean sortu zen Xabi, Mikel eta Germán San Martín-en (teklatu ohia) batzearekin. 2003ko Urtarrilararte hirukote moduan mantendu zen, Karlos Ortiz baxujolea sartu arte. Laukote honekin kaleratu zuten haien lehenengo diska: Kerobia (2004, GOR). Ortiz-ek Kerobia utzi ondoren, Alberto Isaba-ri eman zioten ongietorria baxujole bezela.   Ondoren kerobia proiektu berri batetan murgildu zen eta trilogia bat burutu du. Trilogia honen ildo nagusia zabor edukiontziak izan dira. 2010eko Ekainaren 1ean, trilogiaren azken lana kaleratu da: 'Ontziak'. Honekin, 2008an hasi zen trilogia honi bukaera eman dio Kerobia taldeak, eta orain, 2010-eko Irailatik aurrera taula gainean egongo da taldea, trilogia honetan aurkeztutako abestiak zuzenean defendatzen.