Kerobia + Jone

Back

Kerobia + Jone

KEROBIA pop talde Naparra Xabi Fernandez-ek (kitarra eta ahotsa), Germán San Martín-ek (teklak), Alberto Isaba-k (baxua) eta Mikel Zorrilla-k (bateria) osatzen dute. Ohizkoa den eboluzioa izateaz gain,hasi zirenetik (2003an Euskadi Gazteako lehiaketa irabazi zuten)goruntz joan dira,eta beraien kontzertu batera joatea hilobak bisitatzea bezala da,bisitatik bisitara asko hazi direla ikustea. JONE abeslari Anoetarrak bere lehen lanarekin harritu gintuen. Sei abestiz osatua zegoen eta bueltan dator "Kateak" lan berriarekin. Bertan 11 kanta edo historio biltzen dira eta gure inguruan gertatzen direnei buruz abesten du,egunerokotasunari buruz,artista gazteari atsegin zaiona historioak kontztzea bait da. Prozesu honetan Joni Ubeda (Deabruak Teilatuetan,Bide Ertzean) izan du laguntzaile. Grabaketan Ubeda egon zen baxuan, Karlos Aranzegi (The Matt Harding Project,Bide Ertzean)baterian eta Imanol Goikoetxea (Gozategi) gitarran,nahiz eta zuzenetakoetan beste musikari batzuekin arituko den. Aurkezten dabilen azken lana eta baita aurrekoa ere Bonberenea Ekintzak kaleratuak izan dira.