Kerobia + NiMu
KEROBIA Xabi Fernandez-ek (kitarra eta ahotsa), Mikel Zorrilla-k (bateria), Alberto Isaba-k (baxua) eta Mikel Isaba-k (teklak) osatzen dute. Iruñako talde hau 2001 urteko azken hilabetean sortu zen Xabi, Mikel eta Germán San Martín-en (teklatu ohia) batzearekin. 2003ko Urtarrilararte hirukote moduan mantendu zen, Karlos Ortiz baxujolea sartu arte. Laukote honekin kaleratu zuten haien lehenengo diska: Kerobia (2004, GOR). Lan honen aurkezpen kontzertu bira egin ondoren, 2005. urteko Abenduan, bigarren diskoa izango zenaren prestakuntzarekin hasi ziren eta Karlos Ortiz-ek Kerobia utzi ondoren, Alberto Isaba-ri eman zioten ongietorria baxujole bezela. Konposizio berri honekin kaleratu zuten beraien bigarren lana: Rose Escargot (2006, GOR). 2007ko urte amaierararte taula gaineran egon ondoren Germán San Martinek taldea utzi eta Mikel Isabak hartu zuen bere tokia teklatujole moduan. 2008ko apirilean haien hirugarren lana kaleratuko da: Materia organikoa eta gainerakoak (2008, Autoprodukzioa). Lan hau trilogia baten lehenengo zatia besterik ez da. Urte eta erdiko epean kaleratuko da trilogia osoa. 2009ko otsailarako espero da bigarren zatia eta 2009ko urrirako hirugarren eta azkena. Sarrerak aurrez salgai: kulturalive.com