Korrika Kulturala: Mirande Kabareta

Back

Korrika Kulturala: Mirande Kabareta

Mirande Kabareta ikuskizun lotsagabea, ausarta eta politikoki ez-zuzena da. Kabaretaren eta antzerkiaren artean, kafe-giroan jarduten dute antzezleek eta musikariek. Ikuskizunak Jon Mirande idazle eztabaidatu bezain goraipatuaren bizitzako pasarte bat du abiaburu. Abiatu ondoren, ordea, hala antzezleek nola musikariek, zirikatzaile eta lotsagabe, ustekabeko bideetara jotzen dute, sexutik politikara eta alderantziz. Testuak: Edorta Jiménez. Antzezleak: Galder Perez, Ane Zabala eta Edorta Jimenez Haiekin batera, orkestra bat arituko da tresna bitxiak jotzen, eta hortxe izango dira Txuma Murugarren eta Rafa Acebes.