KUDAI + CHASE THE MAYHEM + DJ AYAHUASCA

Back

KUDAI + CHASE THE MAYHEM + DJ AYAHUASCA

Kudai talde gipuzkoarra da. Haien estiloa definitzeko hitz bakarra erabiltzen dute normalean: “Metal”; horixe baita haien kanta guztiak lotzen dituen estiloa. Oinarri elektronikoen gainean aritzen dira David (ahotsak eta gitarrak), Bortx (gitarrak eta programazioak), Tito (bateria) eta Urtzi (baxua). 2002 urtetik 3 diska kaleratu dituzte: HutsaTSA (2004), Arima Eroslea (2006) eta Shah Mat (2009). Disko guztien artetik Shah Mat da, dudarik gabe, haien lan helduena. 11 kanta biltzen dituzte eta bertan, ia atsedenik gabe, sekula egin duten musika indartsuena aurki daiteke, lelo melodikoei tartea uzten badiete ere. Chase The Mayhem Donostia eta Oiartzun arteko muskariek sortutako Rap-Metal taldea da.