LAUROBA Diska Berriaren Aurkezpena + Tristan Crowley & Mikel Uharte
Datorren maiatzaren 4an Lauroba talde donostiarrak Iglu bat basamortuan disko berria kaleratuko du. Pop-rock melodia berriekin dator talde gazte eta esperientziadun hau. Iker Lauroba (ahotsa, gitarra), Haritz Lauroba (batería), Alain Urkola (gitarra), Iñaki Ortego (teklatua) eta Ane Bastida (baxua) dira Lauroba taldearen partaideak. 2004. urtean sortu zuten taldea Iker eta Haritz Lauroba anaiek eta 2005ean eman zuten euren lehen kontzertua Donostiako Intxaurrondoko Gaztetxean. Hortik gutxira grabatu zuten maketa bat. Geroztik, Donostiako 2006ko pop-rock lehiaketan garaile atera ziren eta EP bat eta bi disko grabatu zituzten... Maiatzaren 26an Laurobak hirugarren lana aurkeztuko du Dokan