Lauroba

Back

Lauroba

Sarrera 8€ + diskaren deskarga dijitalerekin Utikan eta Hamaika bide taldeetan ibili eta gero, 2004ko udaran eman zioten hasiera Iker eta Haritz Lauroba anaiek LAUROBA proiektuari Intxaurrondoko gaztetxean. Hortik gutxira Alain Urkola batu zitzaien, eta 2005eko neguan kaleratu zuten 9 abestiz osaturiko maketa. 2006an Donostiako Pop-Rock leihaketa irabazi, eta horri esker lau kantuz osaturiko maxia kaleratu zuten 2007ko martxoan. Taldea Borja Fernandez (denok ados, tonopunk, mal de muchos) baxujolearekin sendotu eta gero, jo eta fuego ibili dira kontzertuak eskeintzen eta taula gainean dana ematen.