Layo Raser + Trigger Travis

Back

Layo Raser + Trigger Travis

LAYO RASER Irungo Moskutik datorren hirukote instrumentala. Duela bi urte Elena eta Jon Ruti Xtrubellekin batu eta taldea sortu zuten. Rutik taldea utzi eta Fortunek hartu zuen bateria (Lazy Lizard, Küm) eta CON EL PITIDO EN EL OIDO TOUR bira egin zuten.Amaitu eta ensaio batzuen ondoren abesti batzuk osatzea lortu zuten eta 2008ko urtarril bukaeran estudioan sartzen dira, Berako MIKE estudioetan. TRIGGER TRAVIS 2006ko urte amaieran jaio zen Iñaki (NOA1084) eta Aitorren (Uncover The Fake, NOA1084, The New Mogambo Old School Stars) eskutik. Hurrengo hilabeteetan Jon (Sophrosyne), Marga (Toxika!) eta Fres (Ira Et Decesus, RAS, FreakNation...) batu ziren proiektura, horrela gaur egungo formazioa sortuz. 2007ko Maiatzaren 1ean hasi genuen gure bidea eszenatoki gainean Mogambo Aretoan eta kontzertu batzuen ondoren gure lehen lana grabatzera sartu ginen, THE ZOO, Karlos Osinagarekin batera. Hortik aurrera kontzertu gehiago, abesti berriak prestatu eta 2007ko Abuztuan Europatik zehar bira txiki bat egin genuen (Frantzia, Eslovenia, Txekiar Errepublika, Holanda eta Belgika). 2008aren hasieran THE ZOO lana editatzen da bai LP (Cooperacción Rcds/BurnLePlane) eta bai CD (DevilChild Rcds/Carnús Rcds/Punk Machine Rcds/Días De Juventud) formatuan. Edizio honen ondoren lan hau aurkezten da bai Euskal Herrian eta bai penintsulako beste hainbat puntutan (Zaragoza, Barcelona, Valencia, Villareal, Alicante...). www.myspace.com/triggertravisband