Leize
Leize talde Zestoar mitikoa bueltan dan, Oihuka zigiluarekin grabatutako diska berria zuzenean aurkezteko. Taldearen sortzaileak, Felix Lasa, Patxi Carrasco, Toño Rodriguez eta Toto Waliño izan ziren. Lehen kontzertua, 1983an eman zuten Iraetan. Urte berean beraien lehen bi maketak ere grabatu zituzten.Formazio aldaketa baten ondoren (Jorge Sanchez bateria jotzen hasi zen), beraien lehen diska grabatu zuten (Devorando las calles) Donostiako Tsunami estudioetan. Diska hau, Nola eta CRS diskoetxeek ekoiztu zuten eta [1988|1988an]] izan zen kaleratua. Kaleratzearekin batera, Espainiar estatu guztian jotzen hasi ziren. Honekin batera, Pedro Rodriguezek, Jorge Sanchez ordezkatu zuen baterian. Formazio hau( Felix Lasa, Patxi Carrasco, Toño Rodriguez eta Pedro Rodriguez) izango zen Leizeren formazio klasikoa.1997an Esto es lo que hay zuzeneko diska bikoitza grabatu ostean, taldea desegin egin zen. Baina 2006an, Felix Lasa, Patxi Carrasco eta Toño Rodriguez berriro elkartu ziren, kasu honetan David Gorospe baterijolearekin batera. Formazio honekin, Solo para ti diska grabatu zuten Elkar estudioetan, Jean Phocas teknikariaren laguntzaz