Back
Lobo eléctrico
Lobo Electrico taldea 1999. urteko udazkenean sortu zen, jendaurrean jotzeko eta kantuak egiteko asmoz. Garai hartan, taldeko kideak ziren Jorge Perrolobo (baxua), Shanti Magma (ahotsa) —Ruido de Rabia taldean aritzen ziren biak ala biak—, Iker Conde Electrico (gitarra) —Perros Deshidratados grind taldean jotzen zuen orduan—, eta Iñaki (bateria). Taldeak 2000ko abenduan egin zuen bere lehen jendaurreko emanaldia, Bonberenean (Tolosa). 2001ko udaberrian, Lander Capitan Sarraceno hasi zen bateria jotzen, Iñakiren ordez, eta taldea finkatu egin zen. Taldeak berrogeita hamar bat emanaldi, esperma beltzeko gauak, egin ditu; Euskal Herrian, batez ere, eta baita Aragoian, Errioxan eta Madrilen ere.