LOS ZIGARROS

Back

LOS ZIGARROS

Sarrerak HEMEN salgai. Ovidi Tormo (kitarra eta ahotsa), Álvaro Tormo (kitarra bakarlaria), Adrián Ribes (bateria eta ahotsak) eta Nacho Tamarit-ek (baxua eta ahotsak)  osatzen dute estatuko talde kitzikagarrienetako bat den Los Zigarros taldea. 60 hamarkada -George Harrison, Eric Clapton-, 70 hamarkada -AC/DC, Aerosmith, Tequila-, 80 hamarkada -Carlos Segarra, Loquillo- eta 90 hamarkadetako -Los Rodriguez- rock&roll influentzia nabaria duen taldea da hau. Baina bisio pertsonala duen rock&rolla non abesti borobil, dibertigarri eta juiziogabekoak egiten dituzten; bihotzak ikutzeko eginikoak ikusleria ondo pasa arazten duten bitartean. Estatu mailan rock produkzioan aditua den Carlos Rayak ikusi zuen talentua, energia eta rock zuzena egiteko ahalmena haiengan lehen aldi. Valentziatik ekarri zituen eta urte betean zehar laranja balira bezala esprimitu zituen gaur egun esku artean duten abesti hauek lortu arte. Riff Raff estudioan sartu zituen eta rock munduko Carlos Tarque (M-Clan), Tony Jurado bateriajolea, Ivan Chapo Gonzalez baxujolea eta Luis Prados pianojolearekin elkartu zituen hamaika abesti borobil lortu arte. http://www.loszigarros.com/