Back
Luz de Putas “Welcome to the Dancing Town tour”
Bederatzi zirtolari beuren hagaxka musikalez jantzita, lauki zuribeltzeko himnoak entonatzeko, beraien itzalekin dantza norgehiagotan aritzeko eta Euskal Herriko jai giroetako izpiritu neurrigabea kutsatu ta iraunarazteko prest daude. Mario Brosen hintxada dira, Ska euskaldunaren ahaide harroenak dira. Zaindu zaitez eszenatokia ondo sendotzen, beurek Rock festazalearen eta Riff dantzagarrien pisu osoarekin salto egingo baitute; dantza zurrunbilo melodikoak metalezko haizeetatik skapatuko dira eta tablatu gainetik emozio litroak ihaurriko dira oso.