MADDI OIHENART & SAKAHOTS ORKESTA

Back

MADDI OIHENART & SAKAHOTS ORKESTA

Barkoxen sorturik, ta horko bortu ondoetan hüllantik ebili, bazterrekin dabilen botza zaindu du. Artaldien zintzarradeekin, mendien seaskan handitu da, herriaren hatsaz hazirik. Gaur egun, kantatzen segitzen du, a capella eta musikarien laguntzarekin, bai Züberoko kanta ohizkoak, bai ta ere kantu berriak, unguruan diren gaurko idazleri esker.

Zuberoatik, Pireneoatara…

Lurretik dabilen abotsa, odeietarat doana, sentipenekin altxatzen du. Kantu horietan hizkuntzaren ederra entzuten da, ta hitzen barrutik, mundu sinboliko barnakorra, da azaltzen.

Maddiri gustatzen zaio gehien bat, entzutea, ezagutzea, harreman sortzea jendeekin: hala nola hasi zen kantan Batixta Sobiet-ekilan altzaiko artzain batekin, ondotik segitu du Mixel Etxekopar ta Mixel Arotze-rekin, bai ta ere Josetxo Goia, Juantxo Zeberio, Pello Ramirez, Txema Garces... ta momentuan Jéremie Garat musikariekin. Artean, parte hartu du diska ta kantaldietan, kantore zonbait eskeiniz, han hor, musikari ta kantariekin