Back
MARI DOMINGI
Abenduaren 19an, arratsaldeko 17:30ean, Mari Domingiren bisita izango dugu Doka Kafe Antzokian urtero bezala. Hizkuntzarekin batera, belaunaldiz belaunaldi, forma eman ohi zaio tokian tokiko usadio, ohitura, izaera eta kulturari. Gauza ederra baita nortasuna. Munduko herri guztiek dugu bertako sinbologiaren beharra. Horren adierazgarri dira Olentzero eta Mari Domingi. Hau horrela, abenduaren 19an, Mari Domingik “Olentzero eta Mari Domingiren Ongi etorria” iragartzeaz gain (abenduaren 23an 19:00etan Pio Barojatik), ipuin bat kontatuko die haurrei eta ondoren oraindik gutuna bidali ez dutenek aukera izango dute berari aurrez aurre emateko.