Mende baten aldarriak hogeigarrenean jarriak
X. Amuriza / Jon Maia 5€ kontsumizio batekin Ahozko literaturaren altxorra jendearen belarrietara heltzea da ikuskizun honen asmoa. Kantatzeko ez ezkik, historia kontatzeko ere balio dute bertsoek. Asmo honekin, XX. mendeko giro politiko eta soziala (gerrateak, gosetea, emigrazioa, frankismoa,…) deskribatzen duten aleak aukeratu dituzte Xabier Amuriza eta Jon Maiak ekitaldi honetarako.Hautatutako bertsoak honokoenak dira: Anonimoak, Agirre, Alkain, Arrese-Beitia, Azpillaga, Basarri, Elizanburu, Enbeita Kepa, Etxahun Iruriko, Etxeita, Lazkao Txiki, Lopategi, Markano, Otaño, Otxalde, Iturzaeta, Txirrita, Uztapide, Xalbador, Yanzi. Xabier Amurizaren hitzetan: "Mendea luzea, zabala, adartsua da. Euskal Herrira mugaturik, hogeigarrenak bide eta bidagurutze amaigabeak utzi ditu gure oroimenean. Bertsoaren esparru erlatiboki txikian ere, urte osoa beharko genuke bertsolaritzak jaulki duen emaitza guztia berritzen. Inoiz oihu, sarritan auhen, hemen aldarriak bakarrik jaso ditugu, eurok ere hautatze nahitaez estuan bereiziak eta, hori bai, Euskal Herri osoa ordezkatzen dutenak. Nola kantatu du bertsolaritzak gure hogeigarren mendeko ibilera politikoa? Aldarrien eragile maizkorrenak oinazea eta nahigabea badira ere, goza ezazue bertsolaritzak askotan saminez, batzuetan amorruz eta beti ere dotore kantatu digun mendearen radiografia entzunez."