Mintzalaguna – AUZOKO

Back

Mintzalaguna – AUZOKO

Zer da AUZOKO? AUZOKO Antiguan martxan jarri dugun egitasmoa da eta bere helburu nagusia Donostian euskaratik urrun bizi diren eta euskaraz bizi nahi dutenen arteko topaguneak sortzea da. Euskarakomunikazio eta kohesiorako hizkuntza bezala erabiliko dugu. Ludikotasuna (jolasak, tailerrak...) izango delarik oinarria euskaraz komunikatzen ikasteko. Aniztasuna eta elkartrukea jorratuko dira berdintasun gune batean. ZERGAITIK PARTE HARTU AUZOKON? -          Euskarari esparru berriak irekitzen laguntzeko. -          Euskaraz ez dakien herritarrengana hurbiltzeko bide berriak frogatzeko. -          Herrian hitz egiten diren gainontzeko hizkuntzak gertutik ezagutzeko. -          Auzoko taldeetan ongi pasatzeko. -          Lagun berriak egiteko. -          Esperientzia berriak ezagutzeko. -          Ez da diseinu itxia, zerorrek  ekarpenak egin ditzakezu. Gure auzokide berri asko, eleanitzak dira. Bigarren eta hirugarren hizkuntza bereganatuak dituzte haien jatorrietako errealitatea eleanitza baita. Beraz beste hizkuntza bat bereganatzearen prozesua ez dute ezezagun eta beste hizkuntza bat bereganatzeko giltzak badituzte. Baina baditugu etorri berriak izan gabe, euskaraz ez dakitenak. Beraz, eman diezaiegun euskara! Jarri dezagun guk bizi nahi dugun hizkuntza guztien esku, eman diezaiogun guk bezala, euskaraz bizitzeko aukera, honela nahi duenari. Zure esku dago! Taldeak Doka Kafe Antzokian bilduko dira astelehenetan 18:00etatik 20:00etara eta lehenengo saioa azaroaren 5ean izango da. Izena emateko eta informazio gehiago eskuratzeko hauek dira aukerak: www.bagera.net, 943467181 telefono zenbakia, Katalina Eleizegi 36 behean Bagerak duen bulegoa edo antigua.auzoko@topagunea.orghelbidea.