Back
NAPOKA IRIA
Ander Mujika eta Miren Narbaiza 2005. urtean elkartu eta Napoka Iria sortu zuten. Lehenengo maketak oihartzun handia izan zuen eta ondotik etorri ziren “Poortstraat 58” EPa eta “Lehertarazi edifizioak” lehenengo lan luzea. Ibilbide polita egin du ordutik bikoak, kontzertu ugari eskainiz. Bide horretatik jarraitzea dute helburu, argia ikusi berri duen “Arnasten ikasteko berriz” lanarekin ere.