NATURAL PROJECT + KRELL

Back

NATURAL PROJECT + KRELL

"Discontinuidad" Disko BerriaOrain arte egindako ibilbidean zehar bilakaera nabarmena izan duen arren, 80.hamarkadako musikaren eta egungo musika mota ezberdinen arteko nahasketa da beraien estiloaren ezaugarri nagusia.2003.urtean Get In Management agentziak beraiekin aritzeko proposamena egin zien. Harreman hori hasi ostean argitaratu zuten “Décimas” izeneko beraien lehendabiziko lana. Lan hori kaleratu zutenean, buru-belarri ekin zioten kontzertu bira bati. Besteak beste, “Him”, “Depeche Mode” eta “Julieta Venegas” bezalako artisten telonero izan ziren. Lan berri honek “Discontinuidad” du izena eta 11 abestiz osatuta dago. Aniztasuna da lan honen beste ezaugarrietako bat eta horren adibide dira aurkitu daitezken 2 remixak eta baita Gorka Merchanen “La casa de mi padre” pelikularako egin duten kantua ere.  http://www.myspace.com/naturalprojectmusic www.myspace.com/krellianweb