NUEVO CATECISMO CATOLICO + MUNLET + Chockablock DJ’s (Mikel Biffs & Guanche)
Nuevo Catecismo Católicok bere hogeigarren urteurrena ospatzen du eta bere lehen bi diskoen redizoarekin ospatzen du. Gonzalo berriz ere abeslari lanetan, energia, eta eszitazioa ziurtatzen dituen Rock-Punk ikuskizuna eskaintzen jarraitzen du taldeak. "Clínica de Ruidos" (2007) diskoarekin dantza pistetan zirrara eragin eta "Cañón" (2010) lanarekin elektro punk estiloa berritu ondoren, MUNLET taldeak "Bicefalopedia" argitaratu du, bere hirugarren diskoa. Hasierako formatura itzuli da taldea, bikote hutsa izatera, eta erritmo elektronikoak, gitarra zoroak eta barru barrura sartzen zaizkizun baxuak uztartu dituzte, taldearen ezaugarri diren abesti eta melodia bikainak sortuz, burua zeharkatzen, neuronak jotzen eta barruak asaldatzen dituzten testuekin. Azken finean, Munletek bere diskorik pertsonalena, helduena, sendoena eta biribilena egin du, 2012ko disko handienetakoa izan behar duena, alegia