PECHA KUCHA NIGHT 11. + THE BASEMENT TAPES + DJak
ZER DA PECHA KUCHA NIGHT? Pecha Kucha Night aurkezpen formatu kreatibo bat da, non lan bat era erraz eta informal batean aurkezten den. Klein-Dytham (KDa) arkitektura bulegoko Astrid Klein eta Mark Dytham-ek sortu zuten Tokion 2003an, diseinatzaile gazteentzat elkarpuntu bezala. Bertan berauen obrak jendaurrean erakutsi eta haiei buruzko iritziak eztabaidatzeko. Orduz geroztik, formatu hau munduan zeharreko beste hainbat hirietara zabaldu da. Pecha Kucha izena hitz japoniar batetik dator, "chit-chat", elkarrizketa baten soinua islatzen duena hain zuzen. Pecha Kucha-ren funtsezko ideia, arrats batean, aurkezle ezberdinen ideiak elkarbanatu ahal izatea da. Interesa eta arreta maila mantentzeko aurkezpen motz-motzak eginez. Horretarako, Pecha Kucha 20x20ko formatua sortu zuten: aurkezle bakoitzak 20 irudi edo diapositiba ager ditzake, bakoitza 20 segunduz erakutsiz. Denera, aurkezpen bakoitzak 6min eta 40s irauten du, eta atseden txiki baten ondoren, hurrengo aurkezlea eszenatokira igotzen da. Gertaera bakoitzean normalean 8 aurkezpen ematen dira. NORK ANTOLATZEN DU? Aurkezpenaren aurretik, eskerrak eman nahi dizkiegu, gure aurrekari izan diren Toki, Vaumm eta StepienyBano-koei Pechakucha night Donostiara zabaltzeagatik, eta bereziki gure abentura berri honetan hasteko beharrezko izan dugun beren laguntzagatik. Donostia eta inguruko Arkitektura Eskolako hiru ikasle (Andrea Lizarza, Ibone Arreche eta Mikel Mugica) eta diseinatzaile grafiko bat, Naia Querejeta gara.Ez dugu inongo promozio edo irabazizko interesik eta gure motibazio bakarra hain interesgarritzat dugun formatu honekin jarraitzea da. Gainera, izugarrizko arrakasta izan du gure hirian. PKN-ek Donostiako eszena kreatiboan beharrezkoa den lan sarea eskaintzen duela uste dugu. Unibertsitatetik atera ginenetik egungo eszena kreatiboarekin kontaktuan egon gara. Hau da ekitaldia antolatzen jarraitu nahi izatearen arrazoietako bat. Lantaldearen parte handi batek inguruko estudio ezagunetan lan egiten du, zeinetako batzuek PKN-en parte hartu dute jada. Kolaborazio akordio batera iritsi gara Nocolor galeriarekin (http://nocolor.es/), non 5.alea ospatuko dugun. Bestalde, Tabakaleraren (http://www.tabakalera.eu/) laguntza izango dugu, ikus-entzunezko dokumentazioa kudeatuko duena, Josianito Llorente eta Aritz Zabaleta-ren bitartez.Parte hartzera gonbidatu nahi ditugun aurkezleek aurreko etapan proposatutakoen bidea jarraituko dute: arkitektoak, diseinatzaileak, sukaldariak, ingeniariak, sortzaileak, musikarali esperimentalak...