Poltsiko Antzerki emanaldia: PUDOR

Back

Poltsiko Antzerki emanaldia: PUDOR

Factoria Teatro Pudor ikuskizuna hitza lotsarik gabe erabiltzen duen literatura erotikoko ikuskizuna dugu eta ikuslearen zentzumenak umorearen eta lotsagabekeriaren bidez piztuko dizkigu. Hona hemen plazererako eta irudimenerako gonbitea. Taberna bat, mahai bat, bi aulki. Bertako kearen eta ardoaren lurrunaren artean, gizon eta emakume bana. Horiek, irakurketaren bidez plazera eta desioaren bila dabiltzan hainbat pertsonaia bilakatuko dira eta ez da umorerik eta gehiegikeriarik faltako. Sexuak fenomeno purua izan beharko luke, non bi pertsona, hiru, sei edo gehiago sakonago komunikatzen diren, ezer pentsatu gabe. Beraz, eseri lasai eta entzun! www.factoriateatro.com