PRIM LANE + BEÑAT IGERABIDE
Prim LaneTalde hau Donostian jaio zen 2009 urtean Alex Leslie Julian, Pedro Galdon, Asier Valle eta Iñaki Ilzarberen eskutik. 2010 urtean beren lehenengo E.P.-a grabatu zuten 'First Time'. 2012ko urrian beraien bigarren diska argitaratu zuten, 'Radio' izenpean, kritika oso onak lortuz.Beñat IgarabideIa bi urte kantuak konposatzen pasatu ondoren, 2012aren bukaeran osatu zuen Beñat Igerabide-k (ahotsa eta gitarra) bere bakarkako proiektua, Donostialdeko musikarien laguntzaz: Gus Gonzalez baterian, Maria Soriazu bajuan eta Gorka Urra gitarran. Hiru abestiko maketa bat grabatu berri dute eta lehenengo diskoa grabatzen hasteko prestaketa lanetan dihardute orain. Bitartean, zuzeneko emanaldiak eskainiz gozatzeko asmoa dute, bazterrak pop rock doinuz betez.