R + dirtaä

Back

R + dirtaä

90. hamarkadaren erdialdean kokatzen dira R taldearen hastapenak. Taldearen martxa lasaia izan da benbora guzti honetan. 2000. urtean ematen dute argitara 10 abeztiz osatutako maketa. 2 urte beranduago, 5 abestiz osatutako ep a argitaratu zuten eta 2003. urtean “Hedatuz” diska kaleratzen dute Metak diskoetxearekin, 10 kantuz osaturiko lana, beti ere rockaren oinarrietan mugitzen. R etengabeko garapenean murgildurik egon den taldea dugu, hasierako eragin ezberdinak alde batera utzi eta gero, unibertso berri eta propioen bila eginiko bideak fruitu emankorrak eman dituelarik. Orain arteko denboran eginiko lanaren emaitza dugu hilabete hontan Bonberenea Ekintzak argitara emango duen “Uneak” disko berria. Iraganean ainguratu gabe baina taldearen sustraiak ahaztu gabe. Dirtaa 2007aren bukaeran sortzen dute Putzuzulo Amets Fabrikan ezagututako lau lagunek, musikaren bitartez beraien gogoeta eta sentimentuak zabaldu asmoz. Lehendik ere hainbat taldeetean ibilitako jendeaizanik (Erantzun, Mkt edota Kalanbrazo), musikarekiko maitasunak bat egin gintuen, eta proiektu berri honi ilusioz ekin genion. Taldeko lau partaideak Hardcore musikaren eta berekin batera mugitzen duen guztiarenmaitale gara. Hots, borroka sozialak, gune askeak, komunikabide libreak… Hardcorea bizitzeko era bat bezala hartzen dugu, borrokan bizitzeko era bat bezala.Musikari dagokionez, Emocrust-a egiten saiatzen gara. Hau da, hardcore-a baino zerbait pixutxuagoa gitarra tristez eta ahots amorratuez lagunduta. Letrei dagokionez, norabide okerra aspaldi hartu zuen mundu honek, ez digu oso zaila jartzen orri baten gainera gure amorrua jaurtitzerako orduan.Globalizazioa, gartzelak, gizartean dauden baloreak, jerarkiak, sistema autoritarioak (guztiak), borroka sozial ezberdinak… dira gure letren arrazoi.