ROBER BODEGAS + LUIS ÁLVARO
Sarrerak Triku Harri, Doka eta HEMEN salgai. Komedia arloan ideia berriak aurkitzen dituen pertsonaia ezinegon eta interesgarria da Luis Álvaro dudarik gabe. 10 bakarrizketa ditu grabatuak eta "10 cómicos 10" bezalako antzerki ikuskizunetan hartu du parte, Festival de Comedia de Paramount Comedy jaialdi eta "Las noches de Paramount Comedy en vivo" egitasmoen parte izan delarik. Gainera gidoilari eta kolaboratzaile izan da hainbat telebista programetan. Rober Bodegas aktore eta gidoilari ezaguna da umore telesailetan. “Se lo que hicisteis” eta “El club de la Comedia” programetan parte hartzeagatik egin da ezaguna eta Ángel Martin-ekin batera “Solo Comedia” proiektuan egin du lan. Honetaz gain, bakarrizketa, iksukizun eta sketch ugarirekin aritu da biran estatuan zehar. 2014 urtean bi aktore hauek ikuskizun berria sortzeko batu dira. Estatuko kontzertu eta antzerki areto ezbedinetan aurkeztuko dute biek duten material onena, gaur egungo aisia eskeintza sendoenetako bat sortuaz.