SATISFAKTION

Back

SATISFAKTION

"Zoriontasuna ez da batek nahi duena egitea, baizik batek egiten duena maitatzea" Jean-Paul Sartre Sinopsia: Kriss eskarmentudun aktoresa da, urteak daramatza mota guztietako lokaletan bere obrak antzezten. Orain dela gutxi, haurdun zegoela eta, arrakastara zuzenean eramango zuen proiektu bati ezetza eman behar izan zion, zuzendari ospetsu baten pelikulako protagonista izateari alegia. Gaur bere berragerpenaren eguna da eszenatoki gainean, errepresentatu gabe gelditu zen prostitutaren pertsonaiari bizitza emanez. Maria Urzelai (aktorea), Alex Gerediaga (zuzendaria), Azegiñe Urigoitia (jantzia eta eszenografia) eta Oier Ituarte (argiztapena).