SKAKEITAN (Diska berriaren aurkezpena) + ITZIARREN SEMEAK

Back

SKAKEITAN (Diska berriaren aurkezpena) + ITZIARREN SEMEAK

Aldez aurreko sarrerak: SARRERA eta SARRERA + CDa Azaroaren 28an Skakeitan taldeak diska berria aurkeztuko du Dokan. "Orekariak" izeneko diska (Mauka Musikagintza) Skakeitan taldearen iraupen luzeko bigarrena. "Ahots Gabekoen Ahotsa" (2012) izan zen taldearen lehen diskoa, eta bi urtez kontzertu mordoa eman ondoren, Usurbilgo Higain Estudioetan grabatu dute lan berria Haritz Harreguy soinu teknikariaren gidaritzapean. Musikalki koktelera koloretsua da Skakeitan, rocka, ska, reggaea edota erritmo beroak uztartuz beraien kantuetan. Itziarren Semeak berriz "Revolta" diskoa kaleratu berri du. Beraien seigarren lana da hauxe.