SPEED

Back

SPEED

    Datorren Abenduaren 13an SPEED taldeak haien azken lana “PUSILÁNIMES” aurkeztuko du Donostiako DOKA Antzokian. Azken disko honetan haien estiloari fidelak dira punk rockean eta bizitza gordinean oinarritutako 10 abesti proposatu dituztelarik. Kontzientziak esnatu arazteko eta frustrazioa deskargatu ahal izateko eginak. Irreberentziarako uneak ere utzi dituzte noski… Diskoaren azala EL BOSCO-ren “El Infierno” lanean dago oinarritua eta gaur egun bizi dugun mugimenduaren islada da. Mugitzen ari diren masak, begiratzen duten begiak, artaldea zuzentzeko polizia, kontsumoa erabakitzen duten iragarkiak eta guztia beherako norabidean, zulorantz zuzen zuzen. ROSKOW-k haien ideia isladatu diskako azal nahiz barruko irudietan modu berezi eta bakarrean. Musika aktibitatera itzuli da SPEED talde donostiarra. Disko honen kaleratzeaz gain www.sellodiscografico.com zigiluarekin beste bi disko ateratzeko hitzarmena bait dute. Bi taldekide berri dituzte oraingoan: Karlos Orbegozo baterian (Barley Juice eta PlanB) eta Mikel Gonzalez "Gordo" bigarren gitarra bezala (Vomito).